‘Gure oroitzapenak’ Taipeiko Literatura Zinemaldian
Martxan da Taipeiko (Taiwan) Literatura Zinemaldia (Taipei Literature Film Festival). Bertan, besteak beste, Joseba Sarrionandiaren obran murgiltzen den 'Gure oroitzapenak' film kolektiboa ikusi ahal izango da. 'Gure oroitzapenak' fikziozko luzemetrai kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren aurpegia osatzen zaigu. Oskar Alegria, Özcan Alper,
“Ama” film laburra Ameriketan
“Ama” film laburrak argazki zuzendaritza onenaren saria jaso du Kentuckyko (AEB) Arnow Film Festival jaialdian. Bestetik, hautatua izan da Kaliforniako (AEB) Oakland International Film Festival jaialdiko irekiera saioan erakusteko. Kontinente berean ere, Kolonbiako Bogoshorts jaialdian parte hartu du, atal ofizialean.
Bihar, urriak 20, “Gure oroitzapenak” estreinua Bartzelonan
Bihar, urriak 20, "Gure oroitzapenak" (Desterraments) film kolektiboa estreinatuko da Bartzelonan. Filma Zumzeig zine-aretoan ikusi ahal izango da, oraingoz, hurrengo egunetan: Urriaren 20, 21, 23, 25, 27 eta 30
Gaur estreinatuko da “Gure oroitzapenak” Hegoaldeko zinemetan
"Gure oroitzapenak" film kolektiboa gaur helduko da Hegoaldeko hiriburuetako zine-aretoetara. Hauexek estreinaldiaren zinemak eta orduak: BILBO, Multicines 17:30 IRUÑEA Golem Yamaguchi 20:30 DONOSTIA Principe 20:00 GASTEIZ Florida 16.40
‘Gure oroitzapenak’ filma amaitu dugu
Apirilean aurkeztu genuen Bilbon Gure Oroitzapenak film kolektiboa. Ari ginela esan genuen orduko hartan. Artean, azken filmatzeak eta ondorengo posprodukzio lanak falta zirela adierazi genuen. Dagoeneko, berriz, esan dezakegu amaitu dugula. Filma, bada, udazkenean ikusi ahal izango da. Oraindik ez dago
‘Gure oroitzapenak’ aurkeztu dugu gaur goizean
Bilboko Kafe Antzokira bildu gara gaur goizean ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboaren aurkezpena egiteko. Filma ez dago oraindik buruturik, ari gara eta ondo bidean udazkenaren hasieran ikusi ahal izango da. Gure oroitzapenak filmean toki eta aldi ezberdinak ezagutuko ditugu. Kurdistango Diyarbakir-etik laurogeiko