Zer da film bat,
adabaki sorta bat ez besterik?

KONTAKTUA
komunikazioa@adabaki.eus

Adabaki Ekoizpenak
Bailen 1, 6, 1. departamentua
48003 Bilbo

SAREAN

Author: adabaki

Joan den asteburuan "ANTI" film laburrak aukera izan du parte hartzeko zinemaldi bitan: Cagliariko (Sardinia) Babel Film Festival-en eta Madrilgo (Espainia) FESCIMEDen. Babel Film Festival, Sardiniako hiriburuan kultura eta hizkuntza minorizatuei begirako zinemaldia da. Larunbatean Ikusleen Saria eman zioten "ANTI"ri eta

ANTI filmaren ibilbidea hasi besterik ez da egin eta sariak jasotzen ari da ezker-eskuin. Lehendabizikoak Argentinako Festival de Cine Independiente de Claypolekoak izan dira, ikuslegoaren saria eta epaimahai gaztearen saria eskuratu ditu bertan. Jarraian, ZINEBIn, gidoi onenaren saria jaso du. Lekeitioko Euskal

400 bidelagun inguruk parte hartu dute diru bilketa kanpaina herritar honetan eta ezinbesteko bultzada eman diote proiektuari. Alfonso Etxegarai deportatu politikoaren itzulera kontatuko dugu, Kristiane Etxaluzekin batera burutuko duena. Duela 10 urte Sagarren Denbora dokumentalean kontatu genuen istoriotik tiraka, paregabeko bikote

Gaur ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia aurkeztu dute. ANTI filma zinemaldiaren atal ofizialean estreinatuko da azaroaren 8an Arriaga antzokian. “ANTI”, Adabaki Ekoizpenak eta Gastibeltza Filmak aurten ekoizturiko filma da. Bestalde, iaz Adabakik ekoitzitako zuzendari beraren “Ama” laburmetraiaren segida

“Ama” film laburrak argazki zuzendaritza onenaren saria jaso du Kentuckyko (AEB) Arnow Film Festival jaialdian. Bestetik, hautatua izan da Kaliforniako (AEB) Oakland International Film Festival jaialdiko irekiera saioan erakusteko. Kontinente berean ere, Kolonbiako Bogoshorts jaialdian parte hartu du, atal ofizialean.

Irailean estreinatu genuen Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboa, hamabi zinegilek sortua. Orain, gainera, Sarrionandiaren beraren ekarpena ere badakar filmak, hitzez zein ahotsez. Hauexek dira datozen emanaldien datak eta lekuak: Martxoak 21, Gernika. 20:00 Lizeo Antzokia (KORRIKA KULTURALA) Martxoak 21, Bilbo.

Irailean estreinatu genuen Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboa, hamabi zinegilek sortua. Orain, gainera, Sarrionandiaren beraren ekarpena ere badakar filmak, hitzez zein ahotsez. Hauexek dira datozen emanaldien datak eta lekuak: Martxoak 21, Gernika. 20:00 Lizeo Antzokia (KORRIKA KULTURALA) Martxoak 21, Bilbo.

GURE OROITZAPENAK Bilboko udaltegietan ikusi ahal izango da azaroan eta abenduan. Filma ikustearekin batera, egileek haren inguruko azalpenak ere emango dituzte. Deustuko Udaltegia: Azaroaren 19a, 19:00 Errekaldeko Udaltegia: Azaroaren 26a, 19:00 Elkanoko Udaltegia: Abenduaren 3a, 19:00 La Bolsa: Abenduaren 12a, 19:00