“Lurraren bidean” dokumentalaren aurkezpena Kultur Leioan
Hurrengo ostegunean, otsailak 1 (Auditorium, 19:00 h), “Lurraren bidean” dokumentala izango dugu Kultur Leioan. Ekitaldian dokumentalaren aurkezpena eta hitzaldia izango ditugu. Gonbidapenak urtarrilaren 29tik aurrera jaso daitezke Kultur Leioako txarteldegian (9:00-21:00 h), pertsona bakoitzeko bi gehienez. Gonbidapen bakoitzarekin, dokumentalaren doako ale bat jasotzeko “txartel” bat banatuko da, egunean trukatzeko.
Adabaki Parisen
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean Hutsa Mantak-en promozio bideoa Pariseko Maison&Objet azokan egongo da ikusgai, Teixidors ehungileak bertan izango duen erakusmahaian hain zuzen ere.