Erreportajea Diario Vasco-n
Gero eta egun gutxiago falta dira Zinemaldirako. Gure oroitzapenak hilaren 27an estreinatuko da Zinemira atalean. Atzo erreportaje zabala argitaratu zuen Diario Vasco egunkariak. Loturan elkarrizketa dago irakurgai.
“Gure oroitzapenak” Zinemaldian egongo da
Gure oroitzapenak film kolektiboa (Adabaki Ekoizpenak) aurtengo Zinemaldian ikusi ahal izango da, Zinemira atalean hain zuzen ere. Joan den ostiralean aurkeztu genuen Donostian euskal zinearen aurkezpenean. Laster jakinaraziko ditugu emanaldien egun eta orduak, bai eta zein zine-aretotan proiektatuko den. Bestalde, urrian izango dira estrenaildiak zine-areto komertzialetan. Egun zehatzen berri izan orduko, jakinarazi egingo dizuegu.
‘Gure oroitzapenak’ filma amaitu dugu
Apirilean aurkeztu genuen Bilbon Gure Oroitzapenak film kolektiboa. Ari ginela esan genuen orduko hartan. Artean, azken filmatzeak eta ondorengo posprodukzio lanak falta zirela adierazi genuen. Dagoeneko, berriz, esan dezakegu amaitu dugula. Filma, bada, udazkenean ikusi ahal izango da. Oraindik ez dago data zehatzik. Estreinatze data jakin bezain laster komunikatuko dizuegu.
Hamabi ertzetako unibertsoa
DEIA egunkariko Ortzadar gehigarriak 'Gure oroitzapenak' film kolektiboari buruzko artikulu bat argitaratu du 'Hamabi ertzetako unibertsoa' izenpean. “Denek dute nolabaiteko harreman pertsonala eta afektuzkoa idazlearekin, dela literarioa, dela miresmena…”, diote ADABAKIko kideek. “Azkenean, hurbiltasun bat ageri da eta hurbiltasun hori handitzen joan da, proiektuan murgildu ahala”.
Irrati bitan egon gara ‘Gure oroitzapenak’ aurkezten
Badira hiru aste aurkeztu genuela ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboa. Oraindino ari gara azken ukituak ematen baina, on bidean, laster egongo da amaituta. Bien bitartean, filma han eta hemen aurkezten jarraitzen dugu. Joan den astean elkarrizketa bi egin genituen. Bata Radio Euskadiko Iflandia saioan eta bestea Bizkaia Irratiko kultura magazinean.