Gure Oroitzapenak non ikusi hurrengo egunetan
Gure oroitzapenak film kolektiboak Euskal Herriko eta Kataluniako zinemetan jarraitzen du. Hurrengo egunetan honako toki hauetan ikusi ahal izango da: Elorrio, Arriola aretoa: 5ean, 19.00etan Azpeitia, Soreasu: 5ean, 21:00etan Bartzelona, Zumzeig zinema (hirugarren astea): azaroaren 7an eta 9an Tolosa, Leidor: 10ean (19.30) eta 12an (20.30) Ordizia, Herri Antzokia: 28an
Bihar, urriak 20, “Gure oroitzapenak” estreinua Bartzelonan
Bihar, urriak 20, "Gure oroitzapenak" (Desterraments) film kolektiboa estreinatuko da Bartzelonan. Filma Zumzeig zine-aretoan ikusi ahal izango da, oraingoz, hurrengo egunetan: Urriaren 20, 21, 23, 25, 27 eta 30
Gaur estreinatuko da “Gure oroitzapenak” Hegoaldeko zinemetan
"Gure oroitzapenak" film kolektiboa gaur helduko da Hegoaldeko hiriburuetako zine-aretoetara. Hauexek estreinaldiaren zinemak eta orduak: BILBO, Multicines 17:30 IRUÑEA Golem Yamaguchi 20:30 DONOSTIA Principe 20:00 GASTEIZ Florida 16.40
“JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN” dokumentala Zinemaldian
“Jainkoak ez dit barkatzen” (Tentazioa, 2018) dokumentala Euskal Zinemaren galan estreinatu da, Donostiako Zinemaldian. Josu Martinezen azken lanak Lezo Urreiztieta ekintzailearen bizitza kontatzen du, Martin Ugaldek grabatutako kaseteetan oinarrituta. Besteak beste, berak sartu zituen itsasoz Errepublika eta Eusko Gudarostearentzako ehundaka arma 1937an eta, 50eko hamarkadan, Mexikoko presidentearekin negoziaziotan ibili zen Euskal Herria birfundatzeko Atlantikoko irla batean. Adabakiko Mikel Arredondo Bilbao ibili da ekoizpen lanetan eta Hibai Castro Egiak filmatu du.
4 saio Zinemaldian
Gure Oroitzapenak 66. Donostiako Zinemaldian egongo da. Estreinaldia hilaren 27an izango da, Printzipe 9 zine-aretoetan, 20:15etan. Beste saioak honako hauek dira: 28an, Printzipe 3, 18:45 29an, Antiguo Berri 7, 18:15 29an, Printzipe 2, 22:00etan Informazio guztia Zinemaldiko webgunean