Zer da film bat,
adabaki sorta bat ez besterik?

KONTAKTUA
komunikazioa@adabaki.eus

Adabaki Ekoizpenak
Bailen 1, 6, 1. departamentua
48003 Bilbo

SAREAN
Image Alt

Albisteak

“Ama” film laburrak argazki zuzendaritza onenaren saria jaso du Kentuckyko (AEB) Arnow Film Festival jaialdian. Bestetik, hautatua izan da Kaliforniako (AEB) Oakland International Film Festival jaialdiko irekiera saioan erakusteko. Kontinente berean ere, Kolonbiako Bogoshorts jaialdian parte hartu du, atal ofizialean.

Irailean estreinatu genuen Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboa, hamabi zinegilek sortua. Orain, gainera, Sarrionandiaren beraren ekarpena ere badakar filmak, hitzez zein ahotsez. Hauexek dira datozen emanaldien datak eta lekuak: Martxoak 21, Gernika. 20:00 Lizeo Antzokia (KORRIKA KULTURALA) Martxoak 21, Bilbo. 19:00. Otxarkoagako udaltegia (DARABILBO) Martxoak 21, Miarritze. 20:00 Le Royal zinema Martxoak 27, Irun. 19:00 Amaia Antzokia (KORRIKA KULTURALA) Martxoak 31, Usurbil. 18:30 Sutegi Apirilak 1, Altsasu. 19:00 Iortia (KORRIKA KULTURALA) Apirilak 4, Laudio. 19:00 Udal Zinema (KORRIKA KULTURALA) Apirilak 4, Donostia. 19:00 Lugaritz (KORRIKA KULTURALA) Apirilak 4, Basauri. 20:00 / 22:00

Gure oroitzapenak film kolektiboa 40 Festival Internacional del Nuevo Cine Latinoamericano (Habana, Kuba) izango da aste honetan. Habanako zinemaldiak Muestra de Cine Español atalean hartuko du film kolektiboa beste 8 filmekin (Black is Beltza, Entre dos aguas, Campeones, Carmen y Lola, Camarón, Petra, El reino y Quien te cantará). Filma abenduaren 9an eta 10ean aurkeztuko da, eta bertan egongo dira Hibai Castro eta Mikel Arredondo ekoizleak Fermin Muguruza zuzendariarekin batera. Gure oroitzapenak fikziozko luzemetrai kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren aurpegia osatzen zaigu. Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna,

GURE OROITZAPENAK Bilboko udaltegietan ikusi ahal izango da azaroan eta abenduan. Filma ikustearekin batera, egileek haren inguruko azalpenak ere emango dituzte. Deustuko Udaltegia: Azaroaren 19a, 19:00 Errekaldeko Udaltegia: Azaroaren 26a, 19:00 Elkanoko Udaltegia: Abenduaren 3a, 19:00 La Bolsa: Abenduaren 12a, 19:00

Gure oroitzapenak filma 33 Festival del Cinema Latino Americano di Triesten (Italia) izango da datorren astean. Film kolektiboa Contemporanea atal ofizialaean lehiatuko da beste 23 filmekin batera. Gure oroitzapenak proiektuan parte hartu duen Oskar Alegria zinemagileak aurkeztuko du eta mintzatuko da filmaz zinemaldian. Gure oroitzapenak fikziozko luzemetrai kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren aurpegia osatzen zaigu. Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasuak, pieza banaren bitartez, aurpegi horretako forma anitzak erakusten