ANTI Festival de Cinema Basc de Catalunyan
Gaur, Festival de Cinema Basc de Catalunya-n proiektatuko dute Josu Martinez zinegile bilbotarraren "ANTI" film laburra. Emanaldia Erdimetraiak atalaren baitan dago, Beñat Iturriotzen "Sans Nom Sarea" eta Ekain Martinez de Lizarduyren "Erraiak" filmekin batera. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Bartzelonako Euskal Etxean
Sari gehiago “ANTI”rentzat Cagliarin eta Madrilen
Joan den asteburuan "ANTI" film laburrak aukera izan du parte hartzeko zinemaldi bitan: Cagliariko (Sardinia) Babel Film Festival-en eta Madrilgo (Espainia) FESCIMEDen. Babel Film Festival, Sardiniako hiriburuan kultura eta hizkuntza minorizatuei begirako zinemaldia da. Larunbatean Ikusleen Saria eman zioten "ANTI"ri eta Josu Martinez zuzendariak jaso zuen saria. Bestalde, igandean Madrileko FESCIMEDen (Festival Internacional para la Memoria Democrática) izan ginen. Marisa Paredes epaimahaiburu izan duen jaialdian Gidoi Onena eta Soinu Onena irabazi ditu "ANTI"k. Hibai Castro, Xanti Salvador eta Unai Gimenezek jaso zituzten sariak.
“ANTI” harrera paregabea izaten ari da jaialdietan
ANTI filmaren ibilbidea hasi besterik ez da egin eta sariak jasotzen ari da ezker-eskuin. Lehendabizikoak Argentinako Festival de Cine Independiente de Claypolekoak izan dira, ikuslegoaren saria eta epaimahai gaztearen saria eskuratu ditu bertan. Jarraian, ZINEBIn, gidoi onenaren saria jaso du. Lekeitioko Euskal Zine Bileran ere gidoi onenaren saria eskuratu du.
Helburua lortuta caminho longe-ren diru bilketan
400 bidelagun inguruk parte hartu dute diru bilketa kanpaina herritar honetan eta ezinbesteko bultzada eman diote proiektuari. Alfonso Etxegarai deportatu politikoaren itzulera kontatuko dugu, Kristiane Etxaluzekin batera burutuko duena. Duela 10 urte Sagarren Denbora dokumentalean kontatu genuen istoriotik tiraka, paregabeko bikote honen Sao Tometik Euskal Herrirako itzulerak haiengan sortarazten dituen hausnarketak, kezkak, poztasunak eta ezinegonak biziko ditugu. 34 urte egon da deportatuta Alfonso, ETAko kide izandakoa, Ekuadorren lehenbizi eta Afrikako Sao Tome irlan gero. Kristianek, berriz, han eta hemen bizitzeko hautua egin zuen eta maleta artean ibili
ZINEBI-ko sail ofizialean estreinatuko dugu “ANTI”
Gaur ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia aurkeztu dute. ANTI filma zinemaldiaren atal ofizialean estreinatuko da azaroaren 8an Arriaga antzokian. “ANTI”, Adabaki Ekoizpenak eta Gastibeltza Filmak aurten ekoizturiko filma da. Bestalde, iaz Adabakik ekoitzitako zuzendari beraren “Ama” laburmetraiaren segida zinematografikoa ere bada “ANTI”. Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé eta Ximun Fuchs dira aktore nagusiak. ANTIk 1921eko negura garamatza. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Bestalde, Parisetik maistra heldu da Bizkarsorora. Herriko umeek euskaraz besterik ez dute egiten.