Zer da film bat,
adabaki sorta bat ez besterik?

KONTAKTUA
komunikazioa@adabaki.eus

Adabaki Ekoizpenak
Bailen 1, 6, 1. departamentua
48003 Bilbo

SAREAN
Image Alt

Albisteak

Caminho Longe FIPADOC 2021 festibalean hautatua izan zen urtarrilean, eta ekainaren 12an emango dute, Biarritzeko Casinoan. Hauek izango dira Ipar Euskal Herriko gainontzeko emanaldiak: EKAINA 18 Baiona, 20:30 19 Donibane Lohitzune, 20:30 20 Urruña, 18:00 22 Hendaia, 20:30 24 Donibane Garazi, 20:30 25 Maule, 20:30 27 Kanbo, 18:00 27 Donapaleu, 20:30 ( eta 29an 18:00etan) 28 Hazparne, 20:30 29 Getari Enea 29 Donapaleu, 18:00

CAMINHO LONGE filmak harrera beroa izan du zine-areto komertzialetan, lehen astean aretoak lepo bete ziren eta hirugarren astez segituko du karteleran. Horretaz gain, hasi gara ere herrietan emanaldiak egiten. Itxialdi perimetrala dela eta, hiriburuetara hurbildu ezin zareten horiei filma zuen herrira eramango dizuegu. Emanaldiak antolatzeko idatzi mesedez komunikazioa@adabaki.eus helbidera. Hauek dira momentuz otsailerako prest ditugun emanaldiak: Otsailak 4, Hernani Otsailak 7, Anoeta Otsailak 18, Amasa-Villabona Otsailak 26, Igorre

Iritsi da Caminho Longe zineman ikusteko eguna. Urtarrilaren 22an estreinaldia Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Bartzelonan. Bilbo - Multis Donosti - Trueba Gasteiz - Florida Iruñea - Golem Yamaguchi Bartzelona - Zumzeig (Sants)  

Martxan da Taipeiko (Taiwan) Literatura Zinemaldia (Taipei Literature Film Festival). Bertan, besteak beste, Joseba Sarrionandiaren obran murgiltzen den 'Gure oroitzapenak' film kolektiboa ikusi ahal izango da.   'Gure oroitzapenak' fikziozko luzemetrai kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren aurpegia osatzen zaigu.   Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasuak, pieza banaren bitartez, aurpegi horretako forma anitzak erakusten dituzte.   Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta, harrezkero, hainbat hiriburutako eta herritako zine-aretoetan proiektatzen ari dira.

Josu Martinezen eta Txaber Larreategiren zuzendaritzapean, Donostiako 68. Zinemaldian aurkeztuko du Adabaki Ekoizpenak-ek 'Caminho Longe' dokumentala. Filmak, Alfonso Etxegarairen eta Kristiane Etxaluzen amodiozko istorioa erakusten du. Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta. Itzulera Kristiane Etxaluz lagun nekaezinaren eskutik egingo du. Sarri, badakigu zein den bidaiaren hasiera eta ez, ordea, amaiera. Eta honek, bereziki, hainbat galdera ekartzen dizkigu: Lortuko ote du Alfonso helmugara iristea atxiloturik izan gabe? Beteko ote dira Kristianeren ametsak? Topatuko ote ditu