Zer da film bat,
adabaki sorta bat ez besterik?

KONTAKTUA
komunikazioa@adabaki.eus

Adabaki Ekoizpenak
Bailen 1, 6, 1. departamentua
48003 Bilbo

SAREAN

Adabaki

‘Gure oroitzapenak’ Taipeiko Literatura Zinemaldian

Martxan da Taipeiko (Taiwan) Literatura Zinemaldia (Taipei Literature Film Festival). Bertan, besteak beste, Joseba Sarrionandiaren obran murgiltzen den ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboa ikusi ahal izango da.

 

‘Gure oroitzapenak’ fikziozko luzemetrai kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren aurpegia osatzen zaigu.

 

Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasuak, pieza banaren bitartez, aurpegi horretako forma anitzak erakusten dituzte.

 

Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta, harrezkero, hainbat hiriburutako eta herritako zine-aretoetan proiektatzen ari dira.