Warning: Invalid argument supplied for foreach() in /var/www/vhosts/adabaki.eus/httpdocs/wp-content/plugins/post-templates/post-templates.php on line 39
ZINEMALDIAn aurkeztuko dugu ‘Caminho Longe’ dokumentala – Adabaki

Zer da film bat,
adabaki sorta bat ez besterik?

KONTAKTUA
komunikazioa@adabaki.eus

Adabaki Ekoizpenak
Bailen 1, 6, 1. departamentua
48003 Bilbo

SAREAN

Adabaki

ZINEMALDIAn aurkeztuko dugu ‘Caminho Longe’ dokumentala

Josu Martinezen eta Txaber Larreategiren zuzendaritzapean, Donostiako 68. Zinemaldian aurkeztuko du Adabaki Ekoizpenak-ek ‘Caminho Longe’ dokumentala.

Filmak, Alfonso Etxegarairen eta Kristiane Etxaluzen amodiozko istorioa erakusten du. Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta. Itzulera Kristiane Etxaluz lagun nekaezinaren eskutik egingo du.

Sarri, badakigu zein den bidaiaren hasiera eta ez, ordea, amaiera. Eta honek, bereziki, hainbat galdera ekartzen dizkigu: Lortuko ote du Alfonso helmugara iristea atxiloturik izan gabe? Beteko ote dira Kristianeren ametsak? Topatuko ote ditu Alfonsok aspaldi utzitako tokiak eta jendea? Zertan arituko da hemendik aurrera? Nolakoa izango da bizitza berria bikotearentzat? Zer da itzulera, garaipen mikatza ala porrot goxoa? Sorrarazitako zein jasandako minak merezi izan ote du?