
Sari gehiago “ANTI”rentzat Cagliarin eta Madrilen
Joan den asteburuan “ANTI” film laburrak aukera izan du parte hartzeko zinemaldi bitan: Cagliariko (Sardinia) Babel Film Festival-en eta Madrilgo (Espainia) FESCIMEDen.
Babel Film Festival, Sardiniako hiriburuan kultura eta hizkuntza minorizatuei begirako zinemaldia da. Larunbatean Ikusleen Saria eman zioten “ANTI”ri eta Josu Martinez zuzendariak jaso zuen saria.
Bestalde, igandean Madrileko FESCIMEDen (Festival Internacional para la Memoria Democrática) izan ginen. Marisa Paredes epaimahaiburu izan duen jaialdian Gidoi Onena eta Soinu Onena irabazi ditu “ANTI”k. Hibai Castro, Xanti Salvador eta Unai Gimenezek jaso zituzten sariak.