Zer da film bat,
adabaki sorta bat ez besterik?

KONTAKTUA
komunikazioa@adabaki.eus

Adabaki Ekoizpenak
Bailen 1, 6, 1. departamentua
48003 Bilbo

SAREAN

Adabaki

Helburua lortuta caminho longe-ren diru bilketan

400 bidelagun inguruk parte hartu dute diru bilketa kanpaina herritar honetan eta ezinbesteko bultzada eman diote proiektuari.

Alfonso Etxegarai deportatu politikoaren itzulera kontatuko dugu, Kristiane Etxaluzekin batera burutuko duena. Duela 10 urte Sagarren Denbora dokumentalean kontatu genuen istoriotik tiraka, paregabeko bikote honen Sao Tometik Euskal Herrirako itzulerak haiengan sortarazten dituen hausnarketak, kezkak, poztasunak eta ezinegonak biziko ditugu.

34 urte egon da deportatuta Alfonso, ETAko kide izandakoa, Ekuadorren lehenbizi eta Afrikako Sao Tome irlan gero. Kristianek, berriz, han eta hemen bizitzeko hautua egin zuen eta maleta artean ibili izan da geroztik.