
‘Gure oroitzapenak’ Habanako (Kuba) zine jaialdian
Gure oroitzapenak film kolektiboa 40 Festival Internacional del Nuevo Cine Latinoamericano (Habana, Kuba) izango da aste honetan. Habanako zinemaldiak Muestra de Cine Español atalean hartuko du film kolektiboa beste 8 filmekin (Black is Beltza, Entre dos aguas, Campeones, Carmen y Lola, Camarón, Petra, El reino y Quien te cantará).
Filma abenduaren 9an eta 10ean aurkeztuko da, eta bertan egongo dira Hibai Castro eta Mikel Arredondo ekoizleak Fermin Muguruza zuzendariarekin batera.
Gure oroitzapenak fikziozko luzemetrai kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren aurpegia osatzen zaigu.
Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasuak, pieza banaren bitartez, aurpegi horretako forma anitzak erakusten dituzte.
Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta, harrezkero, hainbat hiriburutako eta herritako zine-aretoetan proiektatzen ari dira.