Zer da film bat,
adabaki sorta bat ez besterik?

KONTAKTUA
komunikazioa@adabaki.eus

Adabaki Ekoizpenak
Bailen 1, 6, 1. departamentua
48003 Bilbo

SAREAN

Adabaki

Gure oroitzapenak 33 Festival del Cinema Latino Americano di Triesten

Gure oroitzapenak filma 33 Festival del Cinema Latino Americano di Triesten (Italia) izango da datorren astean. Film kolektiboa Contemporanea atal ofizialaean lehiatuko da beste 23 filmekin batera.

Gure oroitzapenak proiektuan parte hartu duen Oskar Alegria zinemagileak aurkeztuko du eta mintzatuko da filmaz zinemaldian.

Gure oroitzapenak fikziozko luzemetrai kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren aurpegia osatzen zaigu.

Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasuak, pieza banaren bitartez, aurpegi horretako forma anitzak erakusten dituzte.

Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta, harrezkero, hainbat hiriburutako eta herritako zine-aretoetan proiektatzen ari dira.