Zer da film bat,
adabaki sorta bat ez besterik?

KONTAKTUA
komunikazioa@adabaki.eus

Adabaki Ekoizpenak
Bailen 1, 6, 1. departamentua
48003 Bilbo

SAREAN

Adabaki

“JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN” dokumentala Zinemaldian

“Jainkoak ez dit barkatzen” (Tentazioa, 2018) dokumentala Euskal Zinemaren galan estreinatu da, Donostiako Zinemaldian. Josu Martinezen azken lanak Lezo Urreiztieta ekintzailearen bizitza kontatzen du, Martin Ugaldek grabatutako kaseteetan oinarrituta. Besteak beste, berak sartu zituen itsasoz Errepublika eta Eusko Gudarostearentzako ehundaka arma 1937an eta, 50eko hamarkadan, Mexikoko presidentearekin negoziaziotan ibili zen Euskal Herria birfundatzeko Atlantikoko irla batean.
Adabakiko Mikel Arredondo Bilbao ibili da ekoizpen lanetan eta Hibai Castro Egiak filmatu du.