
‘Gure oroitzapenak’ filma amaitu dugu
Apirilean aurkeztu genuen Bilbon Gure Oroitzapenak film kolektiboa. Ari ginela esan genuen orduko hartan. Artean, azken filmatzeak eta ondorengo posprodukzio lanak falta zirela adierazi genuen.
Dagoeneko, berriz, esan dezakegu amaitu dugula. Filma, bada, udazkenean ikusi ahal izango da. Oraindik ez dago data zehatzik. Estreinatze data jakin bezain laster komunikatuko dizuegu.